Ikasgaia



SARRERA


Hautazko irakasgai honen helburua bada normalean Plastika eta Ikus-Hezkuntza irakasgaiko ohiko programazioetan landu gabe geratzen diren alor interesgarriak garatzea, ikasleen formakuntza osoari begira gaitasunak lantzen direlako, erakargarria, horrelako lanetan oso gustora aritzen direlako, eta berritzailea proiektu bidez, heziketa berriko sistema, garatuko dugulako. Besteak beste onetsi ditugunak hiru bloke hauek dira: 

1. Ilustrazioa, non norbere sormena azaleratzeaz gain teknika eta material ezberdinak eta baita ilustragile profesional  ezagutu eta erabiltzeko aukera ematen duen.

2. Bolumena, gai hau oso gutxi lantzen da normalean denbora luzea eskatzen duelako eta baldintza onak eskatzen dituelako (Ikasle kopuru txikia eta gela egokia) Horrek suertatzen den gabezia pixka bat konpensatzearren planteatzen dugu. Arlo honek  garatzen baitu  pentsamendu eta memoria espaziala, gaitasun sortzailea eta adimen dibergentea. Objetu tridimentsionalak imaginatzeko eta garatzeko gaitasuna oso erabilgarria izan daiteke hain bat arloetan, esaterako: artean, diseinuan (zentzu zabalean, diseinu industriala zein artistikoan) arkitekturan, osasun eta natur zientzietan, e.a.

3. Animazioa, gai honek alde batetik ahalbidetuko digu alde batetik beste bi bloketan ekarpenak biltzea ikasturte bukaerako proiektu batean eta beste aldetik ikasleak hurbilduko ditu gaur egun horren beste erabiltzen den bideogintza eta animazioaren mundura. Ikus entzunezko adierazpide desberdinetako baliabide tekniko bereizgarriak manipulatuz ikus entzunezko produktuak egitea, betiere komunikazio funtzioaren irizpideak kontuan hartuz. Ekoizpen txiki batez jabetuko dira edozein laburmetrairen atzean dagoen lanaz eta era berean eskeintzen dituen sormenerako bideak infinituak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario